JOSÉ MOYA-ren bideoaren lana.
Jose Moya, hezkuntzaren zientzian aditua.
1-Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
José Moyarentzan konpetentziak ezagutza, jakintza multzoa dira.Konpetente izango da beren errekurtso edo jakintza guztiak erabiltzen dakiena.
ELGE erakundeko DeSeCo txostenak (2005) hau adierazten du: "Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan".
Europako Erkidegoen Batzordeak 2006an egindako proposamenean, hauek dira konpetentzia giltzarri edo oinarrizkoak: "pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan".
Heziberri 2020 Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan —diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan—, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.
2-José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Jose Moyarentzat lau ikaskuntza mota daude: -Competencias
-Conducta
- Capacidad
- Comportamiento
1970 (Ley General de Educación) Conducta, 1990 (LOGSE) Capacidad y Comportamiento , 2007 (LOE) Competencias.
3-Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu.
LOMCeren DBH antolaketak nire ustez badu izaera selektiboa zeren eta segregazioa du helburu "ikasteko balio dutenak" eta "ikasteko balio ez dutenak" banatuz. Horretarako azterketa bat prestatzen dute batxilergora joateko kapazidadea duen pertsona bakoitzak aztertzeko.
4-Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Jose Moyaren iritziz, konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko informazioa eduki behar da eta informazio hori iturri egoki batetik jaso behar da eta beste alde batetik ebaluazio irizpide batzuk behar dira.
Informazio iturri egokiena,egin beharrekoaren ebazpenaren inguruko datuak ematen duen hura da , hau da, (zein zailtasun aurkitu diren, zeintzuk gainditu diren…)
Heziberri , hiru etapatan banatzen da ebaluatzerako orduan : Hasierakoa (errebalidak). Bitartekoa (Feedback-a) , .Azkena, bukaerakoa, (azterketak).