Jaso dudan hezkuntza ereduarekin lotura eta nire haurtzaroa.
Lehen irudi honek, adierazten du gure eskolan eginiko hainbat ekintzetako bat, danborra jotzen ari gara argazki honetan,San Sebastian eguna ospatzen . Horrelako ekintzekin argi ikusten da hezkuntza ez dela soilik liburu baten aurrean jarri eta ikastea, eta horrelako ekintzak egiten genituenean ikasleak gustoago joaten ginen eskolara.
Asteburuetan, zehazki igandeetan, mendi ibilaldiak antolatzen ziren eskola eta beste kanpoko erakunde batzuk antolatuta. Ez zen beharrezkoa parte hartzea baina mendira joatea gustuko genuenok gustora hartzen genuen parte.
Argazki hauek,beraz, nire mendizaletasunaren sorrera direla esan liteke emen hasi baitzen mendiarekiko dudan zirrara pizten eta horretan ikasi dudan ikastetxeak eragin nabarmena izan du.
Mendira ez ginen lagunok bakarrik joaten, gurasoak ere parte hartzen zuten eta beraz garrantzi handia izan du hezkuntzak eta gurasoen loturak gure bizitzan. Hau, zerbait beharrezkotzat ikusten dut hezkuntzan, guraso-irakasle harremanak hainbat laguntza eskaini baititzakete.
Argazki hau, ez dago eskolarekin lotuta baina bai lehen hezkuntzan nengoeneko garaiarekin. Argazki hau oporretan nengoenekoa da eta aisiaren garrantzia irudikatzen du. Denok egoten ginen irrikan oporrak heltzeko, eskola bukatzea nahi genuen, motibazio falta? Nire ustez bai, eta hori konpondu beharreko arazoa da hezkuntzaren garapena emateko.
Irudi honek, nire eskolako beste jarduera bat adierazten du eta "garai bateko jokuak" izena zuen. Egun honetan, gure aiton-amonek, txikitak zirenean lantzen zituzten jokoak ezagutzen genituen eta gure kulturaren bilakaeraz antzematen ginen. Gizartea asko aldatu dela argi dago eta horretaz antzematen ginen jolastuz eta ondo pasaz.
Errekreo garaia maite genuen, eta hainbat jarduera ezberdinetan ibiltzen ginen. Garrantzitsua da ikasgelatik kanpo denbora igarotzea eskolan eta testu liburuetaz "deskonektatzea" beraz, irakaslearen begiradapean, tarte batzuk genituen jolasteko, kirola egiteko, jateko...
Udarako beste argazki bat da hau, oporretan, eskolara joateko gogorik gabe. Arazoa da ikasleok gogorik ez izatea eskolara joateko, motibazio faltak hezkuntza egokia jasotzeko garaia baldintzatzen du, gogo ezak ez ikastera eramaten gaitu, gure irudimena ez lantzera, hau konpontzeko irtenbideak behar dira gaur egungo hezkuntzan...
No hay comentarios:
Publicar un comentario