viernes, 17 de marzo de 2017

CURRICULUM ZEHAZTAPEN MAILAK

CURRICULUM ZEHAZTAPEN MAILAK
Curriculuma ikasle bakoitzak ikasten duen guztia da. Ikasten ez den beste guztia ez da curriculuma. Hortaz,curriculuma gobernuak ezartzen duen dokumentua dela esan dezakegu baina baita irakasle eta ikastetxeak ere..Curriculumean,edukiak,helburuak,konpetentziak… daude. Curriculum mota ezberdinak daude:
  1. Curriculum Agerikoa:Ikasketa plan barnean,eduki,ebaluazio,estrategia,denboraren behaketa, irakaslearen zeregina ikasleekiko izango litzateke.
  2. Curriculum ezkutua:Irakaskuntza edo ikaskuntza ezkutua dokumentu batean esplizituki agertzen ez den curriculuma. Ikastetxe bakoitzak ezberdin edukiko du.
  3. Curriculum erreala:Curriculum formala praktikara eramaten denean agertzen da.Eguneroko bizitzan gertatu daitezken egoeratarako baliagarria da.
  4. Curriculum ezkutua: Curriculum formal errealaren arteko tentsioa interpretatzen du.Curriculum formalean ez da agertzen,errealitatean ikasleari nahigabe trasmititzen zaio.

Mailak
   Ezaugarriak
1.MAILA
2.MAILA
3.MAILA
Dokumentua
OCD
ICP
IRAKASLEA
Definizioa
Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena
Marko orokorra non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokinei buruz
Ikastetxeko irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua eskatzen du, maila eta ziklo guztietako curriculumak koherentzia izan dezan.
Aurreko bi ideiak praktikara eramango dituen pertsona, bere ikuspuntua,balore eta ideietatik abiatuta ikasleak heziko dituena.
Izaera
Normatiboa arauak
Gidatzailea eta preskriptiboa
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Arduraduna
Egilea
Gobernutik eratorria eta Eusko Jaularitza egilea
MEC
Erkidegoak
Eusko Jaularitza
Irakasle taldea
Eusko Jaurlaritza
Irakasle taldea.
Baldintzatzaileak
LOMCE
HEZIBERRI 2020
ICP
Osagarriak
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Adibidea
Eusko jaurlaritzako linka
Joxemiel Barandiaran ikastetxea,
dokumentua eskuratu
https://sites.google.com/a/berritzegunenagusia.eus/deskripzioaklh5/

miércoles, 15 de marzo de 2017

KULTURA BISUALA



KULTURA BISUALA:ARGAZKIEN INGURUKO GOGOETA
Klasean, hezkuntza eta haurtzaroarekin lotuta dauden bi argazki aukeratu ditugu. Argazki hauek, guretzat haurtzaroak eta hezkuntzak suposatu duena esan nahi dute. Ondoren, argazki hauei kontrajartzen zaizkien argazki bana aukeratu ditugu.

Niretzat:

  • clase250.jpgHezkuntza:

Niretzat, nik jaso dudan hezkuntza argazki honetan laburtuta azaltzen da. Nik eta ikasle gehiengoak hezkuntza mota tekniko hau jaso dugu, irakasearen aurrean eseri eta honek adierazten diguna memorizatuz. Hezkuntza mota hau jasota ez dela ikasten argi dago, memorizazio mekanikoak ez baitigu inora ere eramaten eta horregatik hezkuntzaren inguruan dudan ikuspuntua ez da positiboa. Irakasleak bere autoritatea gogor azaltzen zuen bere ezagutzei garrantzia emanez eta gure buruak bere pentsaeraz ornituz, horregatik, hezkuntzan, txontxongilo papera izan dugu.

  • Haurtzaroa: 
15488255-Felices-los-ni-os-el-lugar-para-su-texto-Vector-infancia-feliz-art-ilustraci-n-Foto-de-archivo.jpg Haurtzaroaz, esan dezaket oroitzapen honak ditudala eta horregatik argazki alai honekin adierazten dut nire haurtzaroa. Argazki honekin esan nahi dudana da, pertsona ezberdinekin komunikatuz,jolastuz,ikasiz... igaro dudala nire haurtzaroa eta ondo pasatu ohi nuela. Herri txiki bateko biztanlea izanik, askatasun handia izan dugu txikitatik eta beti kalean ibiltzen ginen jolasten edo frontoira joaten ginen kirol ezberdinak praktikatzera. Argazki honek poztasuna adierazten du, nik izan dudan haurtzaroa islatzen du eta horregatik egokia iruditu zait.

Nire bizipenei kontrajartzen zaizkien irudiak:

  • Hezkuntza:
Argazki hau nire hezkuntza ereduari kontrajartzen zaio. Eskuinean kokaturiko irudiak, Montessori metodologia duen ikastetxe bateko ikasgela adierazten du. Montessori metodoan, ikasle bakoitzak askatasun osoa du nahi duena ikasteko eta nahi duenenan ikasteko. Bakoitzak erabakitzen du zer ikasgai landuko duen eta ikasle bakoitzak aztertzen du eduki bakoitza. Metodo honekin irakasleen papera ez da irakastearena baizik eta zuzentzearena. Irakasleak, zuzentzaileak dira eta klaseak zuzentzen dituzte eta haurrek dituzten zalantzak argitzen lagundu. Hau adierazita, esan liteke dena ez dela nik jaso dudan hezkuntzaren modukoa badaudela gure gizartean ezberdinak diren hezkuntza ereduak.

Haurtzaroa:
Argazki hau, nik jaso dudan haurtzaroarekin guztiz kontrajartzen da. Dakigun bezala, bullyng-a gure gizartean oso errotuta dagoen gaia da eta mundu osoan zehar 5 ikasletik 1ek jasotzen duen arazoa da. Nire ustez arazo honen aurrean konponbideak behar dira eta denon artean bullyng kasuak egotea  gutxitu behar dugu. Irakasleek honen aurrean botere handia izan dezakete eta honi irtenbidea ateratzeko ideiak bultzatu behar dituzte.




lunes, 13 de marzo de 2017

Hezkuntza berrikuntzak



ERREFORMAK


Hezkuntza erreformak:


“Erreforma”,Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte. Hauek curriculumean eragina izan dezakete.


Erreformek ez dute beti eragin ona hezkuntzan, ez baita erreza beti ondo ateratzea. Erreforma batek hezkuntzan eragin nabarmena duenean eta aldaketa sakonak ematen direnean“kontraerreforma deritzo”. Ley Moyano, Reforma de la II republica,honen aurrean, kontraerreforma ematen da Francoren diktaduran. Ordundik, hainbat erreforma eman dira eta bizi izan ditugu: LOGSE,LOCE,LOE eta gaur egun eman den LOMCE.


Erreformak, politikoki eman diren porrotei aurre egiteko helburuarekin sortzen dira eta eragina dute modelo ezberdinetan:


Erreferentzia modeloak:


-Modelo soziala:
·Segregatzen duten hezkuntza ereduak ( gehien dakitenei eta ikasteko erraztasuna dutenei laguntza ematen zaie, zailtasunak dituzten ikasleengandik banatzen dituzte azken hauek ezinduen klaseetan kokatuz)
·Bateratzea helburutzat dutenek aldiz, eskubideen eta aukera berdintasunen alde borrokatzen dute bai material edo pertsona ezberdinen laguntzaz.Bakoitzaren beharretara moldatzen dira eta ikasle bakoitzak duten gaitasunetan oinarritu.(Se dan progresos educativos)


-Modelo eskolarra: Hezkuntzak ideologia politikoaren eragin nabarmena du eta geroz eta indar gehiago du merkatuak eta ekonomiak hezkuntzan. Ikasleen pentsamenduak eta beharrak mugatzen ditu honek.


-Modelo pedagogikoa: “Se opta por el regreso a las concepciones tradicionales” (irakasleak duenari men egin eta jakintzak barneratu eskuliburuetan oinarrituta, irakasleen hitzetan oinarrituta.)


-Parte-hartze eta gestio modeloa: Komunikazio eskolarra oso eskasa da,organo ezberdinen parte hartzeak garrantzia du (gurasoak,irakasleak,zuzendaritza).



Erreformen porrota:


1-Hezkuntza errealitatearen diagnostiko erreal baten gabezia.Ez dira aztertzen ohitura berriak..Ez da aztertzen aldatu nahi den erreforman ematen diren erantzunak.
2-Finantziazioa, ezezagun hori.Legeak ez datoz behar bezain errekurtsoez lagunduta




3-Kontsentsu politiko,sozial eta hezitzaile falta.
Gobernu aldaketa, erreforma berria,ezin da erreformak aldatzen ibili eta gizartea zoriabatuz politikoki agintea aldatzen delako bakarrik..


4-Irakaskuntzaren konpromezua eta prestakuntza.
Irakaslegoaren prestakuntza hainbat herrialdeetan ez da egokia;prestakuntza urte gutxi,jakintza kultural eskasa. Ez da bokazionalki hautatzen irakasle bakoitza,kultura jakintza gutxi, teoria eta praktika erabiltzaeren  jakintza falta,kurrikulumarekin lotura falta.


5-Ezartze arazoak.
Teorikoki erreforma guztiak izugarriak dirudite, baina, beren aplikazioak ez dira egokiak.


6-Diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako.
Ideologi bakarrak, globalizazioa eta zentralizazioa bultzatzen du.


7-Erreforma hezitzaileen bakardadea.
Proiektu global baten bertebratzea,hezkuntza plotika, politika urbanistikoekin,sozial, kultural eta laborala.


Konklusioa: Erreformarik gabeko etorkizuna.