Kartulina berde kolorekoa aukeratu dugu eta hori, metodologia aktiboa esperimentazioarekin lotuta dagoelako da.
Gure kartografian, metodologia aktiboa eta pasiboa banatu ditugu eta horren inguruko azalpen txiki bat eman dugu ikaskideen aurrean.
Hasteko ikusi dezakezue kartografia bi zatitan banatua dagoela, ezkerraldean metodologia pasiboa eta eskuinean metodologia aktiboak.Bi metodologien hasiera munduko bolan ezarri dugu,bi metodologia hauek gure gizartean parte hartzen dutelako baina ondorengo banaketa ezberdina izanda zeren eta metodologia pasiboari munduko bolaren zati handiagoa eman diogu.Hau, gure gizartean metodologia pasiboaren erabilerak indar gehiago duela adierazteko izan da.Mundu bola zatitu eta gero, bi metodologien ezberdintasunean barneratu gara:
- Metodologia pasiboaren ezaugarri batzuk:
-Irakasleak du boterea,eta horregatik munduko bola zatiaren gainean ipini dugu irakaslea baita metodologia pasiboaren jaun eta jabe.
-Irakaslea ikaslegoaren gainetik ipintzen da eta ikasleei jakintzak trasmititzen dizkie, kartografian adierazitako "stick" marrazkia bezala.
-Ikasleeak zenbakitzat hartzen dira eta bakoitzari nota bat ipintzen zaio.Kartografian adierazi dugun bezala pertsona batzuei zenbakiak jarrita.
- Metodologia aktiboaren ezaugarri batzuk:
-Ikasleek dute boterea eta hauen jakintzetatik eta interesetatik eraikitzen da ikaskuntza, horregatik munduko bolaren zatian ikasleak jarri ditugu jaun eta jabe.
-Ez da ikas-liburuetan oinarritzen ikaskuntza baizik eta ikasleen beharrak asebetetzearekin eta hauen interesak eraikiz.
-Irakasleak zuzentzaile papera hartzen du eta ikasleekin ideiak eta interesak elkartrukatzen ditu, denen artean eraikitzen da ikaskuntza.Horregatik irakaslea eta ikasleak hitz egiten marraztu ditugu denak botere berdinarekin eta eskubide berarekin.
-Ikasleak ez dira nota batekin mugatzen, ikasle guztiek kapazitate ezberdinak dituzte eta horrenbestez bakoitzaren ahalmenak ezberdinak dira. Horregatik, gure kartografian pertsona eta notak X batez ipini ditugu.
-Azkenik, metodologia aktibo ezberdinak ipini ditugu kartografian konstruktibismotik eraikiak:
Konstruktibismoa,ikasleen ezagutzatatik eraikitako ikaskuntza mota da,norberaren interes eta nahiak kontuan hartzen direnak.
Kasu azterketak
Flipped classrom
Problema ebazpena
Proiektuak
Lan hau eginda, ondorioztatu dugu metodologia berriak geroz eta indar gehiago artu beharko luketela eta metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza heredua sustatu behar dugula.Horretarako, etorkizuneko irakasleak ikaskuntza metodo hauek menperatzea beharrezkoa iruditzen zaigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario