Blog honetan, bigarren lau hilabetean landu dugun "Didaktika Orokorra" ikasgaiko lan ezberdinak kokatzen joan gara.Hainbat lan ezberdin egin ditugu, eta interesgarriak iruditu zait gure hezkuntza gehiago ulertzeko, hezkuntzan eman diren aldaketak ondorioztatzeko eta hezkuntza metodologia berriak ezagutzeko.
Lehenengo ariketa eskolako-bizipenak izan zen. Bertan, txikitako argazkiak kokatu genituen eta gure haurtzaroan ikaskuntzarekin ze bizipen irudikatzen genituen adierazi genuen.Oso lan polita iruditu zait txikitako argazkiak bildu genituen eta hainbat oroitzapen burura etorri zaizkit.Ondorengo ariketan, curriculuma gertutik ezagutzen hasi ginen eta horretarako lehen atalak irakurri genituen eta curriculuma zertan datzan ikasi genuen.Hurrengo ariketan, Jose Moyaren konpetentziak bideoaren inguruko lana egin genuen. Jose Moyak konpetentziak zer diren irakatsi zigun eta konpetentzien inguruan zertxobait gehiago ikasi genuen bideo honen laguntzaz.Hau burutu ondoren, hezkuntza berrikuntzekin lotuta egon zen eta ikasleen aurrean gure taldeak eta beste bi taldek honen inguruko presentazioa egin genuen hezkuntza berrikuntzak zer ziren azalduz eta hauek gure hezkuntzan duten eragina adieraziz.Bostgarren ariketak, kultura bisuala izan zuen aztergai eta bertan irudi batzuk konparatu genituen guretzat hezkuntza eta haurtzaroa zer ziren ikusiz eta hezkuntza eta haurtzaroa zer izan daitezkeen konparatuz.Curriculumari berriz helduz,curriculum zehaztapen mailak izan ditugu aztergai eta honen inguruko lantxo bat egin dugu.Amaitzen joateko, kartografia bat egin genuen. Bertan, kartulina batean metodologia aktibo eta pasiboaren arteko alderakuntza irudikatu genuen eta ikaskideen aurrean presentazio bat egin genuen alderakuntza hori adieraziz eta gure kartografiaren atalen zergatiak azalduz.Azkenik, ebaluazioaren inguruko lana egin dugu.Ebaluazioa zer den, zertan datzan, ebaluazio motak...Horretarako testu bat irakurri dugu eta ondoren galdera batzuk erantzunez lana egin dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario