Blog honetan, bigarren lau hilabetean landu dugun "Didaktika
Orokorra" ikasgaiko lan ezberdinak kokatzen joan gara.Hainbat lan
ezberdin egin ditugu, eta interesgarriak iruditu zait gure hezkuntza
gehiago ulertzeko, hezkuntzan eman diren aldaketak ondorioztatzeko eta
hezkuntza metodologia berriak ezagutzeko.
Lehenengo ariketa eskolako-bizipenak izan
zen. Bertan, txikitako argazkiak kokatu genituen eta gure haurtzaroan
ikaskuntzarekin ze bizipen irudikatzen genituen adierazi genuen.Oso lan
polita iruditu zait txikitako argazkiak bildu genituen eta hainbat
oroitzapen burura etorri zaizkit.
Ondorengo ariketan, curriculuma
gertutik ezagutzen hasi ginen eta horretarako lehen atalak irakurri
genituen eta curriculuma zertan datzan ikasi genuen.
Hurrengo ariketan,
Jose Moyaren konpetentziak bideoaren
inguruko lana egin genuen. Jose Moyak konpetentziak zer diren irakatsi
zigun eta konpetentzien inguruan zertxobait gehiago ikasi genuen bideo
honen laguntzaz.Hau burutu ondoren, hezkuntza berrikuntzekin
lotuta egon zen eta ikasleen aurrean gure taldeak eta beste bi taldek
honen inguruko presentazioa egin genuen hezkuntza berrikuntzak zer ziren
azalduz eta hauek gure hezkuntzan duten eragina adieraziz.
Bostgarren
ariketak, kultura bisuala izan
zuen aztergai eta bertan irudi batzuk konparatu genituen guretzat
hezkuntza eta haurtzaroa zer ziren ikusiz eta hezkuntza eta haurtzaroa
zer izan daitezkeen konparatuz.Curriculumari berriz helduz,curriculum zehaztapen mailak izan ditugu aztergai eta honen inguruko lantxo bat egin dugu.
Amaitzen joateko, kartografia bat
egin genuen. Bertan, kartulina batean metodologia aktibo eta pasiboaren
arteko alderakuntza irudikatu genuen eta ikaskideen aurrean presentazio
bat egin genuen alderakuntza hori adieraziz eta gure kartografiaren
atalen zergatiak azalduz.
Azkenik, ebaluazioaren inguruko
lana egin dugu.Ebaluazioa zer den, zertan datzan, ebaluazio
motak...Horretarako testu bat irakurri dugu eta ondoren galdera batzuk
erantzunez lana egin dugu.
Lan garrantzitsu batekin amaitu dugu kurtsoa, eta hori Unitate didaktiko bat izanda.Lau hilabetean landutako gai guztien loturatzat hartu daitekeen lana da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario