UNITATE DIDAKTIKOA
Aurkibidea
- IZENBURUA
- SARRERA
- Justifikazioa
- Kokapena
- Testuingurua
- Arazoa
- Xedea
- Ataza
- Estrategia metodologikoa
- Espazioaren antolaketa
- Denboraren antolaketa
- Baliabideak
- Aniztasunari arreta
- Hasierako Fasea
- Garapenaren Fasea
- Aplikazio eta Komunikazioaren Fasea
- Orokortzea eta Transferentzia
- Ebaluazio mota
- Ebaluaziorako baliabideak
- Ebaluazio irizpideak eta adierazleak
- ERREFERENTZIAK
- 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena, 29. Eta 30. Artikuluak eta bosgarren Xedapen Gehigarria.
1-ALEMANIAR EUSKALDUNA
2-SARRERA
- JUSTIFIKAZIOA:
Unitate Didaktikoa, ikasturte oso bateko zati batean landu beharreko eduki eta prozedurak biltzen dituen txostena da. Hori horrela, Unitate Didaktiko bakoitzak gai ezberdin bat jorratuko du, eta urte osoko edukiak planifikatuak izaten lagunduko digu.Bertan, lortu beharreko helburuei egokitutako jarduerak azalduko dira. Gainera, ikasleen garapena egoki bideratuko da, edo behintzat, saiatuko da.
Guk sortutako unitate didaktikoa beharrezkoa ikusten dugu ikasgelatan. Gaur egun, Euskal Herriko ikasgela gehienetan atzerritik etorritako hainbat haur daudenez haur hauen integrazioa beharrezkotzat ikusten dugu. Horregatik, gure unitate didaktikoaren helburu nagusiak kulturartekotasuna eta talde lana sustatzea dira. Garrantzitsua da Euskal Herriko kultura atzerritarrei erakusten diegun bezala, euskal ikasleek beste herrialde batzuetako kultura eta ohiturak ikastea. Hau egiteko beharrezkoa da taldean lan egiten ikastea.
Unitate Didaktiko hau, aurrez egindako Programazio Didaktiko batean oinarritzen da, eta hori egiteko, Heziberri 2020 erabili dugu, gaur egun lortu behar diren konpetentziak markatzen dituen hezkuntza legea delako.
KOKAPENA:
Kontatzera goazen kasua Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean gertatzen da.Ikastetxe hau, Ataun herri txikiko erdialdean kokatuta dago eta eskola txikia dela esan liteke. Lehen hezkuntza eta haur hezkuntza ematen dira eta gure kasua lehen hezkuntzako 4. mailan kokatua dago. Ikasgela honetan, ikasle guztiak Ataundarrak dira eta beraien artean komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza euskara da, eskolan erabiltzen den hizkuntza bezala.
Urtarrilaren hasieran, Alemanian jaiotako ikasle bat etortzen da bizitzera Ataun herrira eta horrenbestez Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean ikasten hasten da, 4. mailan.
Haurraren izena Sam da, Sam Hill Barandiaran. Naiz eta Sam Alemanian jaioa den, ama euskalduna du, Ataundarra hain zuzen ere eta horrenbestez Samek euskara komunikatzeko lain menperatzen du. Samek, alemaniera izan du ama hizkuntza baina euskeraz zertxobait moldatzen da. Alemaniako herri txiki batean bizi izan da orain arte eta bertako kultura oso barneratuta duen ikaslea da.
Egoera honi irtenbide bat bilatzeko jardueraz osatutako zazpi saio sortu ditugu, printzipioz asteko azken egunean egingo direnak. Hala ere, unitate didaktikoa garatuz doan heinean baliteke denboralizazioan aldaketaren bat ematea ariketa bakoitzak denbora ezberdina beharko duelako.
3-ARAZO EGOERA
Gaur egungo curriculuma konpetentzietan oinarritzen da, eta honek, arazo egoerei
erantzun egokiak ematen dakiten pertsonak prestatzeko beharra defendatzen du. Hau da, planteatzen du ikasleak egoera konplexuen eta esanguratsuen aurrean jarri behar ditugula, egoera horiek konpon ditzaten, horretarako behar den konpetentzia edo konpetentzia multzoa baliatuz.
Arazo-egoerak planteatzen dizkiegunean, ikasleek, banaka edo taldeka,
informazioen multzo bat antolatu behar dute, testuinguru baten barruan,
zeregin jakin bat egiteko, non ez baita oso begi-bistakoa aldez aurretik zein
den irtenbidea.
- TESTUINGURUA:
Samek, naiz eta ama euskalduna eta Ataundarra duen, ez daki ezertxo ere euskal kulturaren inguruan eta horregatik naiz eta euskaraz apur bat badakien, bizitzera etorri den herriaren eta bere kulturaren inguruan ez daki ezer. Bizitza osoan lehen aldiz dator Ataunera, mapan kokatzerako orduan ere arazoak ditu. Gainera,ikaskide bat bera ere ez du ezagutzen eta ez daki Ataun herrian haurrek gustuko dutena zer den ez eta zer gai lantzen dituzten eskolan ere. Alemaniako kultura oso ezberdina da euskal kulturarekin konparatuz gero beraz Samek arazoak izango ditu hasiera batean Ataundarron bizimoduan murgiltzeko. Samek jaso duen informazio kultural guztia alemaniakoa da, horregatik, txikitatik ikasita dituen gauza batzuk aldatzea zaila egiten saio; adibidez, alemanian haur baten urteguna denean ez diote etxerako lanik jartzen eta Euskal Herrian bai. Txikitatik oso barneratuta dauden hainbat gauza aldatzea tokatzen zaio Sami.
Bestalde, lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleek, ez dute Alemaniako kultura ezagutzen, ezta hezkuntza ere. Samen tokian jartzea zaila egingo zaie 4. mailakoei, horregatik garrantzi handia eman beharko zaio kulturaniztasuna bultzatzeari, honekin hainbat hesi zeharkatuko ditugulako.
- ARAZOA:
Samek ez du Euskal Herriko kultura ondo ezagutzen, beraz, Euskal Herrian moldatzeko orduan zailtasunak ditu. Hori konpontzeko, Sam bakarrik ez sentitzeko hainbat jarduera integratzaile prestatu ditugu. Lehenik eta behin, kontuan hartu behar da bi kulturen arteko informazio trukaketa bat egongo dela, eta horretarako oso garrantzitsua izango da haurrengan interesa piztea. Hau lortzea zati handi batean irakaslearen eskuetan dago.
- XEDEA:
Gure xede nagusia lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleen eta Samen arteko elkartrukea gauzatzea da, horretarako bakoitzak bere herriaren inguruan daukan jakintza transmitituko dio besteari, eta horrela informazioa elkarbanatuko dute. Beste xede batzuk ere landu nahi ditu, konpetentziak lortzeko beharrezkoak direnak, besteak beste, kulturaniztasuna eta talde lana. Kulturaniztasunari dagokionez, gure xedea haurrak herrialde ezberdinetako pertsonekin harremantzea da, munduko pertsona guztiak errespetu berdinarekin tratatuz. Bestalde, talde lana sustatzea eta taldean lan egiten ikastea; gelakide denekin lan egiten ikasteak daukan garrantzia azalduz. Azkenik, haurrei bi kulturek daukaten balio handia ikustaraztea ere beste helburu bat izango da.
- ATAZA:
Ahozko aurkezpen bat egingo genuke non tresna digitalez lagundua izango zen,eta bertan, Euskal eta Alemaniar kulturen inguruko informazioa bilduko da. Haurrek aurkezpen hau egin ostean errespetu totala izango dute beste gelakideekiko eta kulturekiko.
4-KONPETENTZIAK
- ZEHARKAKOAK:
Arazoak modu eraginkorrean konpontzeko bizitzaren eremu (pertsonala, akademikoa, soziala, lan-eremua) eta egoera guztietan beharrezkoak dira. Elkarlanetik abiatuta sustatu eta indartu behar dira eta, horregatik, unitate didaktikoak fase guztietan garatu behar izan ditugu. Beraz, unitate didaktikoan konpetentzia batzuk betetzea izango dugu helburu:
-Komunikatzen ikasteko: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan. hau da, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala erabiltzeko ariketa ezberdinak prestatu ditugu. Konpetentzia hau esaterako Rol-Zuzenketa ariketan beteko da. Ariketa honetan komunikazio digitala erabiliko da eta ondoren elkarrekin ideiak elkarbanatuz hitzezko komunikazioa beteko da.
-Ikasten ikasteko: Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea, eta ikasitakoa mobilizatzea eta beste testuinguru eta egoera batzuetara eramatea, norberaren ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko. hau da, ikasketa- eta lan-ohiturak, ikaskuntza- estrategiak eta pentsamendu zorrotzaren estrategiak jasotzeko. Konpetentzia honekin, ikasle bakoitzaren autonomia garatzea da helburu eta hori bermatuko duen ariketak sortu ditugu.Ariketa bat esterotipoak apurtuz izan liteke, bertan, banaka ikasle bakoitzak informazioa lortu beharko du (argazkiak) eta bakoitzak bere autonomia garatuko du lan-ohitura ezberdinei ekinez. Horrela estrategia ezberdinak beteko dira, ikasten ikastekoa (interneten informazioa bilatzen) edota pentsamendu zorrotzaren estrategiak (bakoitzak argazki bakoitza zuzena den begiratu beharko du).
-Elkarbizitzen ikasteko:Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako. hau da, denetariko pertsonarteko egoeretan, talde-egoeretan eta komunitate-egoeretan parte hartzeko, entzute aktiboa eta enpatia sustatzeko eta beste pertsonei beren buruari onartzen dizkioten eskubide eta betebehar berdinak aitortzeko.Konpetentzia hau gure unitate didaktikoak betetzen du.Ikaskide berria dator ikastetxera beraz pertsonarteko egoeretara eta talde egoeretara moldatzea du egin beharrekoa unitate didaktiko honek. Elkarbizitza eta komunitate-egoeretan parte hartzeko ariketak ere prestatu ditugu, esaterako kirolarien txokoa non talde txikitan lan egiten ikasiko duten (4-5)pertsonako taldeak.
-Ekiten ikasteko: Ekimena izatea eta ekite-prozesua erabakitasunez eta eraginkortasunez kudeatzea testuinguru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan, ideiak ekintza bihurtzeko. hau da, beren lana planifikatzen dutenean ekimena dutela adierazteko adorearekin, efikaziarekin,ardurarekin eta hainbat testuingurutan zein eremu pertsonal,sozial, akademiko eta laboraletan printzipio etikoak errespetatuta.Beren lana planifikatzen dutenean ekimena dutela ikusteko Jakiak-Jaki ariketa sortu dugu. Bertan, ikasle bakoitzak planifikatu beharko du nola egin jakia,nola prestatu,zer errezeta aukeratu,zer material erabili… horrela ikasle bakoitzari autonomia emango zaio beti ere printzipio etikoak kontuan artuta,hau da, portaera egokia izan, taldekideak errespetatu,jaki ezberdinak probatzeko eskubidea izan…
-Izaten ikasteko: Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.hau da, autorregulatzen ikasteko eta sentimenduei, pentsamenduei eta bizitzako hainbat eremu eta egoeratan gertatzen diren ekintzei buruz gogoeta egiteko. Konpetentzia hau, Unitate Didaktiko aurrera eraman ahala azalduko da.Haurrak talde lanean arituta autoerregulatzen ikasiko dute, hau da, jarrera bat izaten eta taldeko partaide izaten.Gogoeta egingo dute bizitzaren hainbat eremuri buruz Sam alemaniarra ezagutzen dutenean. Haur bakoitzak ondorioztatuko du, edozein momentutan beraiek ere izan dezaketela beste herrialde batera joateko beharra eta horregatik Sam-en tokian ipintzen ikasiko dute eta gogoeta egingo dute.
- DIZIPLINA BARRUKO KONPETENTZIAK:
Diziplina-arloren bateko baliabideak erabiliz bizitzako maila pertsonalean, sozialean, akademikoan eta laboralean arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Diziplina-matrize bat dute oinarrian, arloren bateko arazoen eta egoeren bitartez eskuratzen dira, baina diziplina-arlo bateko edo batzuetako arazoak eta egoerak konpontzeko aplika daitezke
Diziplina barneko konpetentziei dagokienez ondorengoak lantzea gure ariketetan egokia izango litzatekeela ondorioztatu dugu:
Hasteko,Lan kooperatiboa sustatzea garrantzizkoa dela irizten dugu,eta horregatik, konpetentzia hau beharrezkoa dela ikusten dugu. Besteekin lan egitea da gure ikasleek, etorkizunean, lan munduan ondo moldatzeko izan behar duten oinarrizko trebezi bat.
Geroz eta garrantzizkoagoa da taldean lan egiten jakitea eta horregatik hau txikitatik irakatsi beharrekoa dela pentsatzen dugu.
Bestalde sustaingarritasuna lantzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu eta beraz, naiz eta Agenda 21 lantzen dugun, gure ariketak burutzeko ahalik eta material gutxien kontsumitzea bultzatuko dugu,birziklatzea bermatuko dugu eta denon artean mundu hobe bat eraikitzen saiatuko gara.
konpetentzia diziplinarraren barruan, ondorengo hautaketa egin dugu kontuan edukita unitate didaktikoan lantzen den jarudera. horretarako, kontuan eduki dugu kulturartekotasuna bultzatzen dituen konpetentziak eta gizartteratze prosezuan laguntza ematen digutenak.
-Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia:
Nork bere burua, bere taldea eta bere mundua ulertzea, gizarte-zientzien ezaupideak eskuratuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz, eta haien prozedurak eta metodologiak baliatzea, bizitzako ohiko egoeretan modu autonomoan jarduteko, herritar gisa, eta, hartara, gizarte guztiz demokratiko, solidario eta inklusibo bat garatzen laguntzeko.
-Konpetentzia motorra:
Jokabide motor autonomo, osasungarri eta sortzaile baten bitartez ideiak, balioak, sentimenduak eta emozioak egoki adieraztea bizitzaren esparru, egoera eta jarduera guztietan, baita gorputz- eta kirol-jardueretan ere, eta batzuen zein besteen adierazpenak interpretatzea eta baloratzea.
Jokabide motor autonomo, osasungarri eta sortzaile baten bitartez ideiak, balioak, sentimenduak eta emozioak egoki adieraztea bizitzaren esparru, egoera eta jarduera guztietan, baita gorputz- eta kirol-jardueretan ere, eta batzuen zein besteen adierazpenak interpretatzea eta baloratzea.
5- HELBURUAK:
- HELBURU OROKORRAK
- Hobekuntza planaren garapena.
- Ikastetxeko hezkuntza proiektua garatzen jarraitzea.
- Ikastetxeko IKT plana garatzen jarraitzea.
- Ikastetxeko curriculum proiektua garatzen jarraitzea.
- Ikastetxeko hezkuntza proiektua berritzea.
- HELBURU DIDAKTIKOAK
- Ikasleak dituzten estereotipoak apurtzea, aurreiritziekin amaitzeko.
- Kultunariztasuna baliatuz, arrazakeriak baztertzea.
- Atzerriko kulturaren informazioa lortzea, hauen ohiturak nolakoak diren ikusteko.
- Atzerriko kulturaren ohiturak aintzat hartzea kultura propioarekin konparatzeko.
- Diskriminazioak edo zapalketak jasaten dituztenekin enpatizatzea.
- Oinarrizkoak diren zenbait gizarte arau identifikatzea, egoera ezberdinetan nola esku hartu jakiteko.
- Kultura desberdinen bizikidetza eta integrazioa sustatzea, mundu berdintsu batean bizitzeko.
- Kultura desberdintasunak positiboki hartzea, denak aberatsak direla ikusteko.
- Teknologia berriak erabiliZ Euskal Herriari eta beste kultura batzuei buruzko informazioa bilatzea.
- Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako ohiko kirolak egitea, kirol hauek indartzeko.
METODOLOGIA
- ESTRATEGIA METODOLOGIKOA
- Proiektuta lan egingo dugu.Gure helburua poriektutan lan egingo duen ikaskuntza garatzea da eta horregatik proiektutan oinarritutako metodologia erabiliko dugu.Proiektuak,errealitatean oinarritutako ikaskuntza eredua dira,zeinetan ikasleek,planifikatu,garatu, eta ebaluatzen dituzten bizitzarekin zerikusia duten proiektuak.Konstruktibismoarekin lotu dezakegu. Horretarako gure ariketetan proiektuak duten hiru ardatzak landuko ditugu: Komunikazioa,Lankidetza eta Pentsamendu Kritikoa.
- ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
- Erabiliko dugun ezpazioa ariketen araberakoa eta erabili beharreko materialaren araberakoa izango da. Hau da, talde handiko jardueretan beharrezkoa ikusten dugu porposatutako jarduera gelaz kanpo egitea ezpazioari probetxu gehiago ateratzeko eta naturarekin kontaktua mantetzeko. Bestalde, badaude ariketa batzuk non erabili beharreko materialaren ondorioz ezinezkoa da jarduera hori ikasgelatik kanpo egitea,eta horregatik ikasgela bat beharko dugu teknologia ezberdinen erabilera bermatuko duguna (arbel dialogikoa, ordenagailua…). Bestalde,beharrezkoa ditugu ikastetxeko jan-gela eta informatika gela jarduera batzuk aurrera ateratzeko eta horretarako lehenik eta behin ikastetxeko zuzendariarekin kontaktuan jarriko gara eta gela horien inguruan informazioa jasoko dugu.
- DENBORAREN ANTOLAKETA
- Ariketa bakoitzak bere denbora izango du, hala ere, astean saio bat beteko du, hau da, saio bat unitate didaktikoko jarduerei emango diegu. Guztira zazpi aste beharko ditugu, normalean saio hau ostiralean izango delarik,tutoretza saioko bi orduetan hain zuzen ere. Ostirala aukeratu dugu aste guztia ikasgelan igaro eta gero ariketa ezberdinak eginez mundu akademikotik deskonektatzea aproposa ikusten dugulako.
- BALIABIDEAK
- Jarduera bakoitzean baliabide ezberdinak erabiliko ditugu, baina kasu askotan errepikatu egingo dira. Ariketa batzuk burutzeko teknologia berrien erabilpena beharko dugu:Arbel digitala,ordenagailuak… Bestalde, albiste horriak,egunkariak,aldizkariak,argazkiak,sukaldea, sukaldatzeko tresnak… erabiliko ditugu.Baliabide guzti hauek ikastetxean eskeiniko dira, ikastetxeak aurrera eramango duen proiektua izanik baiabide hauek eskaintzeko kapazitatea duelako.
- ANIZTASUNARI ARRETA:
- Atal honetan, aniztasunari erantzuna eman behar diogu.Horretarako, edukietan hainbat moldaketa egin behar direla ikusten badugu aldaketak egingo ditugu ikasgelako ikasle ororentzat egokiak diren ariketak burutzeko.Lan egiteko modu desberdinak errazten dituzten hainbat estrategia metodologiko burutuko ditugu, esaterako lan taldeak osatuta edo binaka eginiko ariketak batak besteari laguntza ematea garrantzitsua baita. Material osagarrien erabilera bermatuko dugu esaterako liburuak,komunikatzeko hiztegia edota teknologia berriak.
- Talde handian:
- Arazoak talde handian aurreikusi
- Talde txikian:
- Informazioa bilatu eta hautatu Alemaniar kulturari buruzkoa.
- Alemaniar kulturari buruzko testu pare bat irakurri eta interpretatu.
- Jasotako informazioa islatu. (Power- point, kartulina,...)
- Talde handian:
- Taldekideen aurrean azalpena eman.
- Denen proposamenak eta laguntzak jaso
- Lana eta ikasitakoa ebaluatu
6. EDUKIAK:
Jarduera hauen bitartez, ikasleek bi motatako edukiak barneratuko dituzte; alde batetik kontzeptuzkoa eta bestetik jarreraren aldekoa.
Kontzeptuzkoari dagokionez, ikasleek material desberdina erabiliz barneratuko dute eta haien gorputzeko atalak mugituz. Adibidez, proposatutako lehendabiziko jardueran, ikasle guztiek mugimendu bat egin beharko dute eta horren bitartez gainerako ikasleek haien ikaskidearen inguruko edukiak barneratuko dute. Bestalde, materialak erabiliz materialak era egokian erabiltzen ikasiko dute eta haien inguruko ezagutza berriak barneratzeko aukera edukiko dute. Material ezberdinak identifikatzen ikasiko dute (plastikoa, kartoia…), erabilera arrunteko prozedurak erabiliko dira, beraien gorputz atalak ikasiko dituzte...
Beste alde batetik, jarreren edukiei dagokienez, jarrera mota hau beste herri batekoen edo gizabanakoaren inguruko ezaugarriak barneratzerakoan ematen da. Proposatutako jardueretan talde aniztasuna bultzatzen dugu eta modu horretan ere jarreraren aldeko edukiak barneratzen dituzte, beste ikaskide batekiko errespetua edukiz eta gizarteratze prozesu txiki bat sortuz haien barnean. Jarduera hauen adibideak: Hasteko, material eta baliabide ezberdinen laguntzaz bizi diren herria ezagutzen ahaleginduko dira. Gainera, norberaren gaitasunekiko konfiantza eta taldearen aniztasunarekiko errespetua bultzatzeko jarduera bat ere prestatuko da.
Unitate didaktiko honen bitartez hainbat eduki lantzea dugu helburutzat,horretarako, ikasleek hainbat gauza jakin, izaten jakin eta hainbat gauza egiten jakin beharra dute.
-Jakitea: Era askotako kultura-ezagutzak datuak,informazioak, kontzeptuak, printzipio teorikoak eta abar finkatuz, interpretazioaren eta estrapolazioaren bidez landuz eta mintzaira desberdinen bitartez erreproduzituz, eskuratzeko prozesu bezala ulertutako ikaskuntza da. Guk landutako jardueretan, bezte ikasleen kultura ezagutzea dugu helburu hainbat informazio eta kontzeptuen bitartez,
-Egiten jakitea: Teknikak, prozedurak eta jarduteko irizpideak erabiliz gauzatzera bideratutako ikaskuntza da. Estrategiak lantzeko, jarduerak antolatzeko eta prozedurak aplikatzeko gaitasunak ere inplikatzen ditu.
Izaten jakitea: Giza jardunaren esparruarekin erlazionatutako gaitasun psikosozialak eta pertsonalak garatzera zuzendutako ikaskuntza da. Jarrerazko sentiberatzea eta jarduerei eta besteekiko harremanei buruzko trebetasun pertsonalak eskuratzea ditu ardatz; era berean, gizarte-traturako, era askotako inguruabarretara egokitzeko eta inguruneak baloratzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak ahalbidetzen ditu.
8.JARDUERAK
PROPOSATUTAKO ARIKETAK
- HASIERAKO FASEA
- Loturak lotura:
Ikasle alemaniarra ikasgelara heltzen den lehen astean burutuko da ariketa hau. Lehenik eta behin, ikasle bakoitzak bere izena esan eta gustatzen zaion mugimendu bat egin beharko du eta horrela ezezaguna gertatzen den ikaslearekin lehen harremana emango da. Honetarako saio bateko 30 minutu erabiliko dira, izan ere, garrantzitsua da ikasle alemaniarra seguru eta lasai sentiaraztea ikasle berrien aurrean eta horretarako gertutasuna azaldu behar zaio hasieratik. Gehitzeko, saioak irauten dituen bi orduak betetzeko, ordu eta erdian haur bakoitzak bere familiako argazki bat erakutsiko du eta hango kideen izenak esango ditu. Horrela, familia estruktura ezberdinak daudela ikusiko dute, eta denak errespetatzearen garrantzia ikusiko dute.
-GARAPEN FASEA
- Esterotipoak apurtuz:
Ariketa hau, bigarren asteko ostiralean kokatuko da, hain zuzen azken bi orduetan.Banaka jarri eta bakoitzak Alemaniako kulturaren inguruko argazki bat bilatu beharko du interneten, horretarako ordenagailu bat beharrezkoa ikusten dugu, ez dauka zertan ikasleena izan, irakasleak ekarria izan daiteke, eta argazki honetan ikasle bakoitzak zer behatzen duten azaldu besteari.Ariketa hau gauzatzeko,ikastetxeko informatika gela erabiliko dugu eta bertan ikasleek Interneten “Google” web orrialdean Alemaniako Kultura idatziko dute eta bertatik “imagenes”era joan eta bertako argazki bat aukeratuko dute.. Ondoren, bakoitzaren argazkiak amankomunean jarriko ditugu eta horrela Alemaniar kulturaren esterotipoak azalduko dira eta aztertuko ditugu. Ondoren,denen artean argazkiekin Collage bat egingo dugu,erabilitako materiala (kartulina,artaziak,kola,margoak), argazki bakoitzaren inguruan gehiago sakonduz.Hau dena burutu eta gero, Alemaniako ikasleak,ea kanpo estereotipo hauek ematen diren azalduko digu eta bera nola sentitzen den adierazi estereotipo hauek alemaniarrak dituztela kontuan izanda. Ordu bateko saioa erabiliko genuke, eta garrantzi berezia emango genioke estereotipoak apurtzeari,ikasle alemaniarrak esango bailiguke ea lotura esturik dagoen interneten azaltzen dena eta bere herrialdearen artean.Galdera batzuk egingo genizkioke esaterako:
-Egoki definitzen du Googlek Alemania?
-Alemaniar kultura definitzen duen argazki egokirik ikusi duzu interneten?
-Zer ezberdintasun nabari ikusten duzu lehen egun hauetan Euskal Herria eta Alemaniaren artean?
Galdera hauekin, parte hartzea lortuko genuke eta Alemaniaz gehiago jakitea.
- Jakiak jaki:
Ariketa hau, hirugarren asteko ostiralean kokatuko da. Alemaniako eta Euskal Herriko ohiko janariak ezagutzea izango du helburu eta horretarako ikasle alemaniarrak bere herrian ohikoa den jaki baten errezeta bat ekarriko du ikasgelara. Bestalde, Euskal Herriko ikasleek ere beraien herriko jaki ohikoen errezetak ekarriko dituzte ikasgelara eta behin errezeta guztiak bildutakoa, haurrek irakasle biren laguntzaz janariak prestatuko dituzte ikastetxeko jan-gelan.Irakasle bat tutorea izango da eta bestea jan-gela zerbitzuko zuzendaria. Erabiliko dugun materiala erostera irakaslea joango da baina erosi beharreko jakiak ikasgelan zehaztuko dituzte ikasle-irakasleek dialogoa erabiliz.Herriko supermerkatu txiki batean (herriko komertzio txikiei garrantzia emango diegu) erosiko da behar den materiala.Euskal Herriko jakia babarrunak izango dira eta hau prestatzeko materiala ondorengoa izango da:
-Baratzako babarrunak
-Ur minerala
-Olioa
-Gatza
Alemaniako jakia Brezel izango da, Alemaniako ogia berezia,materiala:
-Irina
-Ur beroa
-Gatza
-Sodio bicarbonatoa
-Ura
-Arraultzak.
(Erabilitako materiala ez badago herriko komertzio txikian, hipermerkatu batean erosiko da materiala).
Jakiak prestatzen ikasle-irakasleek artuko dute parte,eta bakoitzak funtzio ezberdinak izango ditu. 5 ikaslek Babarrunak egiteko ur kopurua jarriko du irakaslearen laguntzaz.Beste 3 ikaslek babarrun kantitate egokia botako dute jan-gelako zuzendariaren laguntzaz.Ikasle 1ek gatz kopuru egokis botako dio janari irakaslearen begiradapean eta beste 2 ikaslek olio kantitate egokia izateaz arduratuko dira jan-gelako zuzendariaren laguntzaz.
Alemaniako janaria prestatzen beste ikasle batzuk arduratuko dira. Batzuek ura berotzen jarriko dute 4 ikaslek gutxigorabehera,irakaslearen laguntzaz sua pizterakoan eta itzaltzerakoan.Beste hiru ikasle gatza eta irinaren erabileraz arduratuko dira sukaldeko zuzendariaren laguntzaz.Beste 2 ikasle sodio bicarbonatoa botako dute irakaslearen laguntzaz.
(Irakaslea eta jan-gelako zuzendaria aurrez informatu beharko dira jakiak nola prestatu.Horretarako Interneten errezeta web orrialdea erabiliko dute “Brezel y su receta” eta “Alubias de Tolosa”.
Lan honekin talde lana bultzatzen dugu eta ikasleen arteko erlazioa hobetzea sustatuko da eta bi kulturez gehiago jakitea. Amaitzeko,jaki guztiak dastatuko dira eta bakoitzarekiko iritzia azalduko da. Ariketa hau egiteko, ostirala aukeratu da, arratsaldean 2 orduko saioa dagoelako eta jakiak prestatzen eta dastatzen nahiko denbora luzea behar delako.
- APLIKAZIO ETA KOMUNIKAZIOAREN FASEA
- Kirolarien txokoa:
Laugarren asteko ostiralean kokatuko da ariketa hau.Irakasleak, Euskal Herriko eta Alemaniako kirol ezberdinen informazioa eskuratuko du interneten eta ikasleei bakoitza zertan datzan azalduko die.Ariketa ezberdinak azaldu ondoren,ikasle guztien artean erabakiko dute irakasleak esandako kirol guztietatik zeintzuk jarri nahi dituzten praktikan (euskaldun kirol 1 eta alemaniar kirol 1). Ondoren, gorputz hezkuntzako orduan landuko dira. Kirol hauek praktikan jartzeko bi orduko bi saio beharko ditugu, hau da, bi asteko asteazkenak (laugarrena eta bostgarrena). Aproposa iruditzen zaigu gorputz hezkuntzako saioan egitea kirol hauek, gai honetako irakasleak haurrek proposatutako kirolak barneratuta dituelako eta kirol hauek apropos egiteko moduak maneiatzen dituelako.Horretarako, irakasleak interneten aukeratutako kirolak egiteko behar diren materialen informazioa eskuratuko du eta ikastetxeko kirol almazenean bilduko ditu materialak. Kiroldegira joan baino lehen irakasleak material guztiak prest edukiko ditu eta bere betebeharra izango da kirolen arauen inguruan azalpenak ematearena eta kirolak egiten dituztenean akatsak zuzendu eta arauak aplikatzen direla aseguratuko da.
Taldekako kirolak izango direnez,talde ezberdinetan banatuko dira ikasleak.7ko taldeak izango dira eta mixtoak izateaz arduratuko da irakaslea. Taldea zozketa bidez sortuko da ikasle bakoitzari zenbaki bat emanez eta amankomuna duten zenbakiko ikasleak talde berdinean ezarriko dira.
- OROKORTZEA ETA TRANSFERENTZIA
- Arrazismoa alde batera utzi:
Azken jarduera seigarren asteko ostiraleko azken bi orduetan egingo da. Jarduera honek helburutzat kulturaniztasuna eta kulturenganako errespetua dauka.Erabilitako materiala Post-it (koloretazko orri itsaskorrak) eta errotulagailuak izango dira. Ariketa hau banaka izango da beraz ikasleak banaka eseriko dira azterketa batean egongo balira bezala,bakoitzaren iritziak landuko dira.Hasteko, Post it-en laguntzaz ikasle bakoitzak bi kulturek duten antzekotasun (ezaugarria) bat jasoko dute eta hau arbelean itsatsi.Hau da, ikasle bakoitzak Euskal kulturak eta Alemaniako kulturak duten antzeko ezaugarriak idatzizko dituzte kolorinetako orrietan eta ondoren arbelean itsatsiko dituzte orriak.30 minutuko denbora izango dute ikasleek kultura ezberdin hauen antzekotasunak bilatzeko eta nahi izanezkero irakalearen laguntzaz pentsatu ditzazkete.Ondoren, banan-banan itsasten joateko 10 minutuko tartea eskainiko da. Behin gelakide guztien antzekotasunak pilatuta ondorioak aterako ditugu,ondorio hauek kulturen antzekotasun nagusiak zein diren izango da eta honen inguruan ikaskide guztiek hitz egingo dute 20 minutu inguruko tartean eta kultura ezberdinen inguruko antzekotasunak azalduko dira. Ariketaren helburua nahiz eta gizarte ezberdinekoak izan oso antzekoak garela ikustea da, eta honekin ikasle atzerritarrarenganako guztizko errespetua lortuko dugu. Guztira ordu bat eramango du ariketak.
9. EBALUAZIOA.
9.1 Ebaluazio mota
Ebaluazio mota hiru daude nagusiki banatuta:
-Ebaluazio-sumatiboa:Programa baten aplikazioa amaituta, ikaskuntzan lorturiko emaitzak edo produktuak neurtu eta baloratzea da, hasieran ezarritako helburuen aldean. Ebaluazio mota honen helburu nagusia ondorengoa da: ikasleak aurrez planteatutako helburuak lortu dituen ala ez egiaztatzea. Horretarako, ikas-prozesuaren emaitzak neurtuko dira lortu diren emaitzak eta helburuak konparatzeko . Ebaluazio hau emateko errubrika,idatzizko azterketak… erabili daitezke neurtzeko tresna baitira.
-Ebaluazio formatiboa:Ebaluazio formatiboa irakatsi eta ikasteko prozesuetan zehar burutzen da,beraz ikasle-irakasle harremanak kontuan hartzen dira eta hauen arteko lotura sustatzen ditzten metodoak, programak, baliabideak.... kontuan hartzen dira.Helburutzat du ikasleen garapenean laguntzea.Ebaluazio mota honen helburu nagusiak hauek izan litezke:
·Ebaluazioa prozesu kurrikularraren barruan integratzea
·Ikas-prozesua eta ikaslearen garapenean behaketa ematea eta ikaslearen garapenean hobekuntzak sustatzea.
·Behaketaren ondorioz lorturiko datuei esker, jardun didaktikoa eta ikas-prozesua hobetzeko erabakiak hartzea eta betiere arazorenbat azaldu ezkero honentzat konponbidea lortzea.
·Ikasleaz zentratzeaz gain, beste zenbait alderdik ere garrantzia izango dute: gelako materialak (liburu,tresna…) eta horiei egin beharreko aldaketak, programa hobetu…
-Behaketa-ebaluazioa:Ebaluazio mota honen helburua da hipotesiak formulatu edo baieztatu ahal izateko datuak jasotzea eta datu hauek abiapuntutzat hartzea erantzun batzuk lortzea.
Ondorengo datuak jaso daitezke: egoera afektiboak, jokabideak, ohiturak, interakzio-prozesuak, curriculum ezkutua, jokabideen ondorioak…
Guretzat, gure unidade didaktikoan egokiena ebaluazio formatiboa gauzatzea da zeren eta ebaluazio mota honekin irakasle-ikasle harremanak sortzen dira eta ikasleen garapenean zentratzen da ikasleei formazio egokia emateko helburuarekin.Guretzat unitate didaktikoan ikasleen garapena eta ikasle-irakasle arteko harremanak egokia dira eta beraz Ebaluazio Formatiboan zentratuko gara eta horregatik kontuan artuko dugu erabilitako materiala egokia izan den, ikasleen garapena egokia den,ikasleen arteko batasuna eman den, irakaslearekiko harremana hobetu den...
9.2 Ebaluaziorako baliabideak
Ebaluazio bat emateko aurrez proposatutako helburuak lortu diren begiratu behar da beraz ebaluazioa gauzatzeko helburu ohien neurketa gauzatzeko baliabide ezberdinak daude.Horietako batzuk hauek izan litezke:
-Errubrika:Elkarrekin erlazionatutako kriterio multzo bat da jarduera bat ebaluatzea helburu duena. Kalifikazio objektiboak egiteko tresna da erantzun finko batzuk lortzen baitira.
- Unitatearen ebaluazio fitxak:Aurrez gaia lantzeko prestatutako idatzizko materiala,galdetegi eran sortu litezke ea egoki ikasi den azaltzeko.
-Idatzizko azterketak:Helburuak bete diren hala ez jakiteko, galdetegi eran eta normalean ikasle bakoitzari banaka egiten zaion galdetegia.Galdetegi honekin, ea gai bat egoki menperatzen duten jakitea da helburua.
-Solasaldi dialektikoak: Gai baten inguruan egiten den ahozko solasaldia helburutzat duena ikasleen parte hartzea.
-Lanak: Gai baten inguruko ezagutza barneratu duten jakiteko proposatzen den ariketa.Taldekoak zein banakakoak izan litezke.
Aurretik azaldutako puntu hauek adibide batzuk besterik ez dira, ebaluazio baliabide ugari baitaude.Guretzat azterketak ipinita ez da egoki ikasten eta horregatik solasaldi dialektikoak edo lanak proposatzea dela egokien pentsatzen dugu. Solasaldi dialektikoa proposatuta hauxe izango litzateke:
Landutakoaren inguruko galdera batzuk prestatuko lituzke irakasleak (galdera sinpleak,Zer ondorio atera dituzue ariketa hauekin?Zer ikasi duzue kulturen inguruan?Alemania bizitzeko herrialde interesgarria dela iruditzen zaizue?Euskal Herriko kulturarekin lotura du alemaniar kulturak?...)Galdera hauek ikasle guztiek erantzuko lituzkete eta horrela solasaldia sortuko litzateke iritzi ezberdinak elkar trukatuz.Solasaldi hauekin, ikasle bakoitzaren errealitatetik garatutako ezagutza sortuko da.
Lanak ere egokiak direla iruditzen zaigu.Lanekin, landutako gai baten inguruan gehiago sakontzea ahalbidetzen da eta gai baten inguruan gehiago aztertzea suposatzen du.Lan bat izan liteke, talde txikitan jarri (4-5 pertsonakoak) eta galdera bati erantzunda bakoitzak paragrafo bat idaztea, esaterako, Zein da Alemania eta Euskal Herriko kulturaren lotura nagusia?. Galdera hau planteatu eta ikaskideen artean lantxo bat egin.
9.3 Ebaluazio irizpideak eta adierazleak
1. Irizpidea: Unitate didaktikoak duen koherentzia eta egokitasuna hezkuntza sistemarako ezarritakoarekiko:
- Helburuak koherentzia mantentzen dute arloaren eta ikasgaiaren helburuarekin
- Hautatutako edukiek ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak lortzen laguntzen dute.
- Oinarrizko konpetentziak, zeharkakoak eta diziplina baitakoak, islatzen dituzte.
2. Irizpidea: Unitate didaktikoak duen koherentzia eta egokitasuna ikastetxeak ikastetxeko Curriculum Proiektuan eta Programazio didaktikoan ezarritakoarekiko:
- Helburu didaktikoak koherenteak dira ikastetxearen Curriculum proiektuan eta programazio didaktikoan adierazitako konpetentziekin eta helburuekin
- Hautatutako edukiek ikastetxearen Curriculum Proiektuan eta Programazio didaktikoan ikasle guztientzat planteatutako oinarrizko konpetentziak eta helburuak garatzea errazten dute.
3. Irizpidea: Unitate didaktikoaren egiturak eta osagaiek duten koherentzia eta egokitasuna konpetentzien araberako hezkuntza-ikuspegiarekiko
- Irakaskuntza/ikaskuntza jardueren sekuentzia:
Hasiearko fasea:
- Unitate didaktikoa arazo-egoera baten inguruan egituratuta dago.
- Arazo egoeraren inguruko jarduerak egokiak dira ikasleek konpondu beharreko erronka uler dezaten.
- Jaruera egokiak proposatzen dira ikasleen aurretiazko jakintza diagnotikatzeko.
Garapen fasea:
- Pentsamendu kritikoa garatzeko jarduerak egokiak dira ikasleek edukiak balora ditzaten.
- Aplikazio- jarduerak egokiak dira ikasleek eduki berriak intregratzeko eta sendotzeko.
- Egituratze-jarduerak egokiak dira ikasleek eduki berriak aurretiazko ezagutzetara moldatzeko.
Aplikazio eta komunikazio fasea:
- Amaierako emaitzak komunikatzeko jardurak daude.
- Prozesua eta ikaskuntza ebaluatu daitezke.
b) Orokortzea eta transferentzia
- Laburbiltzeko jarduerak egokiak dira ikasleek, adostutako hasierako planari helduz, jarraitutako prozesua eta lortutako emaitzak berrikusteko eta autoebaluatzeko.
4.Irizpidea: Metodologia duen koherentzia eta egokitasuna konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegiarekiko.
- Unitate didaktikoan ikasleek komunikatzen ikasteko aukerak ematen dira. (Ahoz, idatziz eta IKT-ak)
- Unitate didaktikoan ikasleen protagonismoa eta ikasten ikasteko prozedurak eta jarrerak sustatzen dira.
- Unitate didaktikoan aukerak ematen dira ikasleek egiten eta ekiten ikasteko.
- Ikasleen aniztasuna kontuan hartzen da
- Unitate didaktikoan irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak bermatzen dituzten baliabide digitalak integratzen dira.
- Saio kopurua koherentea da helburuein
- Ikasleak elkartzeen antolamenduak elkarlan prozedurak eta prozedura kooperatiboak sutatzen ditu.
10 ERREFERENTZIAK.
No hay comentarios:
Publicar un comentario